12 tontor-LEKekoen ekimenaren amaiera

Desafio polita izan dute aurrean LEKen parte hartzen duten ikasleek, negu partean egiteko: ezetz igo gure bailarako 12 tontor, LEKeko kamiseta jantzita! 

Bada, bailarako ikastetxeetatik 144 lagunek heldu omen diote erronkari eta baita bukatu ere.

Are gehiago, kopuruak begiratzen hasi, eta horietatik 70 Almeneko ikasleak omen dira!

Gure guneko etxeetako parte hartzea bikaina izan dela esan dezakegu zalantzarik gabe.

Desafioari aurre egin izanaren opari gisa motxila bana jaso dute aste honetan 70 lagun horiek. Bejondeozuela, guztioi, eta gora gure inguruko mendi eta txokoak!


Iruzkinak