First Lego League-en Almenekoak presente

Aste honetan jokatu da aurtengo First Lego League leihaketako finala Arrasateko MU-ko Garaiako kanpusean. Bertan parte hartu dute Almeneko DBH4ko bi ikasle taldek beste urte batez, Olatz Olaizola eta Itsaso Arenaza irakasleen laguntzarekin. 

Ikuslerik gabe, maskarak soinean eta elkarrengandiko distantziako zainduz jardun zuten lanean larunbat goizean. Beste urte batzutako bizitasuna eta ikusgarritasuna ez omen ditu saioak, baina aurten ere ez zaio emozioa falta izan. Urtero bezala, proiektu zientifikoaren ahozko-aurkezpenari eta errobotarekin denbora jakin batean zenbait misiori aurre egin behar izan zieten gure ikasleek. Elkarlanean zientzia eta teknologia eraikitzea eta giro sanoan lehiatzea; horiek dira FLLren baliorik inportanteenak, eta horietan murgilduta aritu ziren gure neska-mutilak.

Etxera, gainera hainbat sarirekin bueltatu ziren gure ikastolako partehartzaileak. Gaztelupe guneko taldeentzako izan ziren bi sari eta Almeneko ordezkariek, berriz, Etorkizun Oparoko Gazteentzat Robotix saria eskuratu ahal izan zuten, komunikatzeko eta ikertzeko gaitasuna azpimarratzeko. Sari banakera maiatzaren 13an izango da.

Zorionak, beraz, parte hartzaile guztiei!

Hemen larunbateko eta aurreko egunetako entrenamenduetako irudiak.


Iruzkinak