Euspot 2021en Almeneko ikasleak irabazleen artean


 

Berri pozgarriak jasotzen ari gara aste honetan sari kontuetan. Izan ere, Euspot lehiaketan ere badaude gure guneko ikasleak irabazleen artean. Alde batetik 18 urtetik beherakoen lanen artean batxie2ko Joanes Arana, Erlantz Negro eta Ugaitz Gruztearen Ez izan tuntuna, erosi Km0 lanak irabazi baitu lehenengo saria, beste partaide batenarekin erdibana. 

Arizmendi Ikastolak ere sari bat ematen du urtero lehiaketa honetan, eta aurten Leire Calvo, Lur Bengoa eta Nagore Garnateok irabazi dute sari hori, Etorkizunera begira lanagatik.

Zorionak, guztiei! 


Iruzkinak