DBH4koen TAB aldizkaria

Irakurle! Beste ezeri heldu aurretik, ikus ezazu bideo labur hau:

Ekimen aparta, beraz, Almeneko DBH4koek martxan jarri dutena!

Izan ere aldizkaria hutsetik hasita sortea ez baita lan makala; atalak diseinatu, edukiz bete, argazki, grafismo eta maketazioa zehaztuz diseinua eraiki... aspektu hauek guztiak kontuan hartuta jardun behar izan dute, eta hala jaio da TAB aldizkaria. (Tontokeixak Alde Batera!) Jokin Mendizabal irakaslea izan dute bidelagun.

Aldizkariaren 3 ale publikatzea pentsatu dute eta, plazaratzeko eta aleen salmentari lekua egiteko, marketing kanpaina ere martxan jarri dute gure neska-mutilek. 

Almeneko geletan azalpenak ematen ikusi ditugu; sare soazialak ere astindu dituzte aldizkaria publizitatzeko (@tabaldizkaria instagramen). 

 Lehenengo alea debalde atera dute. Bigarrena ere irakasleok erosi ahal izan dugu. Hirugarren alea zuk ere eskuratu nahi al duzu? Hemen daukazu erosteko aukera. Animatu eta parte hartu!!

Iruzkinak