Bizi-astea


 

DBH1eko ikasleek aste berezia izan dute honakoa. Urtean zehar hainbat PROI garatu dituzte, eta gai interesgarri askori heldu. Oraingoan, ohiko jarduna eten eta Bizi Astean murgildu ahal izan dira.

. Bizi Aste honetan, inguratzen gaituzten altxorrak ezagutzeko parada izan dute. Modu honetan, naturarekiko ikuspegi abegikor bat garatzea izan  da helburu nagusia. Behin natura ulertu eta ezagututa, inguruko parajeak beraienak sentitu, errespetu eta maitasun osoz bizi ditzazten. 

Horretarako, astean zehar, ostiral honetan egingo duten egunpasa prestatzen aritu dira. Azken hau, ikasleek antolatuta, modu jasangarri batean egingo dute, natur guneetan auzolana ere bultzatuko dutelarik.

Aste barruan zehar, ikasleak aditu talde ezberdinetan ibili dira lanean: naturzale taldea, auzolan taldea, antolatzaile taldea eta jokabide motor taldea.

Hemen dituzue astean zehar jasotako irudiak.



Iruzkinak