Batxi 2koak azken azterketetan



 Aste honetan hasi dira USE saioetara begira azken azterketa astean batxilergoko 2. mailako ikasleak. 

Azken txanpan daude. Batxilergoa oso kondizio berezietan egitea egokitu zaie gure neska-mutilei. Gertaera historiko asko eta askoren erdian. Urte batzutara, seguru batxilergoa oroitzen dutenean pandemia, konfinamendu eta maskarilla hitzekin lotuko dutela. Kezka garaia izateaz gain bizitzarako ikasketa garrantzitsu asko jasotzeko aukera ere izan dela ere oroituko al dute!

Orain, behintzat, animoa eta indarra bidali nahi diegu Almengunea-tik, hurrengo asteetan lan ona egin dezaten.


Iruzkinak