Basabeazpiko 3 urteko gelakoak Almenen bisitan!


 

Hara non, pasa den astean bisitan etorri zitzaizkigun Basabeazpiko lagunak Almenera. 

Abentura bikaina izan omen zen Almenera etorri eta goiza bertan egitea. Gure guneko kanpoko eremuek asko eta asko esploratu eta jolasteko parada ematen baitute!

 Hasteko, oilotegi inguruan aritu omen ziren, hango gorabeherak arakatzen. Izan ere gelan Proia garatzen ari dira 3 urteko lagunak. Kontxi irakaslearen baserrian azeriak oiloak jan dituela eta, haiek ordezkatu ahal izateko inkubagailua jarri dute, arrautzetatik txitak jaioko direnaren esperoan. 

Hemen dituzue ostiraleko argazkiak. 

Gurean beti zarete ongietorriak, Basabeazpiko lagunak. Hurrengoan ere etorri, poz-pozik hartuko zaituztegu eta! 

Iruzkinak