AED literatur lehiaketan Almeneko 4 ikasle irabazleen artean

Aurten ere egin dute AEDkoek literatura lehiaketa eta aurten ere finalisten izenen zerrendan Almeneko BHko ikasleen izenak ikusi ahal izan ditugu: Naroa Urtaza, Aroa Garro eta Kattalin Linazisororenak  mikroipuinen atalean eta Xabier Perezena  komikiarenean. 

Sari banaketa iritsi denean, berriz, laurek beeaien helburua lortu dutela jakin ahal izan dugu: Kattalinek lehenengo saria eta Naroak bigarrena beraien atalean batxilergokoen sailean. Aroak, berriz, bigarren saria lortu du DBH 3-4koen sailean. Bukatzeko Xabierrek ere irabaztea lortu du komikiaren atalean. Emaitza bikaina, zalantzarik gabe. Zorion bero-beroa laurei! 

Iruzkinak