Huhezitik etorri dira aste honetan Eragin proiektuan lanean ari diren kideak. Proiektu honetan, 4. urtez datu-jasoketa egin nahi izan dute batxilergoko 1 mailako ikasleen artean; urtez-urte neurtu nahi dute adin horretako ikasleek zenbateraino garatu dituzten pentsamendu kooperatiboa, ekintzailetasuna, sormena, perseberantzia, malgutasuna, lidergoa eta pentsamendu kritikoaren baloreak. 

Gure ikastolako pertsona ereduarekin oso bat egiten duten aspektuak direnez, aukera ematen digu guri ere, ikasleengan izan dezakegun inpaktuari tamaina jartzeko.

Iruzkinak