Arizmendikoak Kutxa Biraren harreran, Aretxabaletan


Pasa den astelehenean iritsi zen Aretxabaletara Kutxa Bira egitasmoko kutxa. Herriak harrera egin zion arratsaldean, Loramendi Euskara Elkarteak antolatutako ekitaldian eta bertan egon ginen, beste eragile gutxi batzuekin batera, bai Almen eta bai Basabeazpiko guraso, ikasle eta irakasleak. Ikastolan Euskal Herri osora begira gaudela irudikatzen zuen antzezpen laburra egun genuen. Eta gure ikastolako kideen ametsa lau haizetara zabalduz bukatu zen gure ekarpena.

Hona hemen saioko argazkiak eta ikastolako kideon ametsaren testua:

"Etorkizunean, atzera begiratu, eta zera esan ahal izatea da gure desioa: elkarren babesaren indarrarekin aurrera egin geuela; mundu hobea eraikitzeko urratsetan asmatu geuela; garai gogorretan eutsi egin gutzela, eta goxoetan ospatzen jakin geuela. Eta, horrek guztiak gu nor garen eta zer garen ahaztu gabe eta, batez ere, euskaratik egin gittuela. Aurrera! Gogor eta gogoz! Elkarrekin! 

Lehen, orain eta gero ikastolakoon ohiua, denon oihua, hori izan bedi:  Aurrera! Gogor eta gogoz! Elkarrekin, Euskaratik!"

Iruzkinak