Orientazioa saioak: Ikasle-ohien esperientziak

 

Almenen ikasketak bukatu ostean zer egin aukeratzeako orduan, sarbide-moduak ezagutzea, sarbide-notetara iristea, lanbide heziketa aukeratzea ala unibertsitatera joatea...kezka garrantzitsuak izaten dira batxilergoko bigarren mailan dauden hainbat ikaslerendako. 

Horrelakotan oso aberasgarria izan daiteke jada ondorengo mundu horretan bizi den ikasle-ohi baten esperientzia lehenengo pertsonan entzutea. Azken boladan, gainera, bideo-deien alde on zein txarrak esperimentatzeko aukera zabala izan dugunez, oraingoan, alde onenari heldu nahi izan diogu: Lekutik mugitu gabe benetan urruti daudenekin jarduteko aukerari, alegia.

Helburu horrekin konektatu dugu gaur zenbait lagunekin: June Bolinaga, (Bretainia Handian fisioterapia ikaslea), Uxue Uribetxeberria, (Nazioarteko Harremanak graduko ikaslea), Ixak Sarasua, (Fisikako graduko ikaslea), Amaia Esperesate eta Nerea Fdez de Altona (Medikuntzako ikasleak) eta Miren Iztueta (biomedikuntza ikasitakoa eta, gaur egun, Almeneko irakaslea), izan ditugu hizlari lanetan. Eskerrak eman behar dizkiegu, beraz, hauei guztiei gure ekimenean parte hartzeko prestutasunagatik. 

Lehenengoz egin dugu, baina ez azkenengoz. Ea hurrengoetan ikasle ordezkariek horrelako gehiago antolatzeko martxa hartzen duten!! Hemen irudi eta grabazio motz batzuk.

Iruzkinak