Oporretara goaz!


 

Iritsi gara urteroko bigarren geltokira. Ikasturtea gogorra izaten ari denik ezin dugu ukatu. Covidaren mugen presentziak eragiten digunik ere ezin dugu ukatu. 

Eta, hala ere, zailtasun guztien gainetik, iritsi garela esan dezakegu. Irailean ikasturtea hasi zenean nekez ausartzen ginen  nola moldatuko ginen aurreikusten. Bada, urratsez-urrats, poliki-poliki ari gara 2020-21 ikasturteko marrazkia eratzen. Bidean gertatu zaizkigun arazoei aurre eginez eta beti lagun izaten dugun gauzak ondo egiteko gogoari eutsiz. Orain deskantsurako egunak datoz. Bueltan, elkarrekin eta elkarlanean ekingo diogu azken txanpari. Gurean, horrela ulertzen baitugu mundua: Elkarrekin eta elkarlanean.

Ondo izan, gozatu etxekoekin eta zaindu!

Iruzkinak