Korrika-ri Bultza!! Arizmendi ikastolatik

Aste honetan ekimen polita antolatu ahal izan dugu Almen, Basabeazpi eta Jose Arana guneen artean, elkarlanean. 

AEK-ko lagunek Korrika ezin izan dute antolatu aurten covid-a dela eta.  Korrika-tik lortzen dute diru-laguntza oso inportantea delako AEKk bere lanean aurrera jarraitu ahal izateko, Bultza! ekimena antolatu behar izan dute sostengu ekonomikoa lortzeko.

Arizmendi ikastolatik, ohikoa den bezala, horrelakoetan parte hartzen dugu eta aurten ere hala izan da. Hasteko guneetako, ikasle zein irakasleek 1€ edo 2€ko ekarpena egiteko deia jaso dugu, Bazara batzordeko kideek antolatuta.  Almeen, Basabeazpi eta Jose Arana guneen kasuan, gainera, herrietako plazetara, Aretxabaleta eta Eskoriatzara, korrika joanaz ekintza sinbolikoa antolatu dugu. Etapa ezberdinetako kideek pieza bana eramanez, irudiko puzzle erraldoia eraiki ahal izan dute. 

Hemen duzue gaia geletan lantzeko egin dugun aurkezpena.

Hemen ekintzaren inguruan grabatutako bideoa.

Iruzkinak