DBH4koak: Gamifikazioaren ildotik edukiak lantzen

Gamifikazioa esaten zaio gelan landu beharreko edukiak modu ludikoan, jolasen bitartez, alegia, garatzeari. Adibide gisa, aurten, DBH4ko ikasleek bi gaitan izan dute aukera ildo horretatik tiraka jarduteko. Alde batetik Ekonomia gaia aukeratu duten ikasleek zergak eta iruzur fiskalaren inguruko edukiak jolas baten bitartez garatu ahal izan dituzte. Eusko Jaurlaritzak garatutako programa bat erabiltzen ari dira horretarako eta bertan irla baten kokatzen den gizarte bat kudeatzeko neurriak hartzen joan behar dute, biztanleen ongizatea kontuan hartuz. Euskal Herriko beste ikasle batzuen kontra jolastuz desafioak gaindituz ere jarduten dute.

Gizarteko gaian, berriz, historiarekin zerikusia duten jolasak asmatzen aritu dira azken asteotan. Eta, jolasok bukatu eta gero, zer hobeto jolasokin jolasten jardutea baino. Ikus ezazue irudiotan nola jardun zuten.

Iruzkinak