DBH2 Ur- bideak ezagutzen



Aste honetan egon dira Almeneko DBH2koak Oñatiko ura bideratzeko sistemak ezagutzen. "Uraren bidea" izeneko ibilbidean ibili dira Oñatiko Natur Eskolako kideen gidaritzarekin eta haien azalpenak entzunez. 
Ura baliabide garrantzitsua dela gauza jakina da eta baliabide horren aprobetxamendurako ur-zirkuitu harrigarriak eraiki zituzten garai baten Oñatiarrek. Arazoko Jaturabe, uren-kanalizazioa, presa hidroelektrikoak... bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuten gure ikasleek.

Iruzkinak