"Kantatzen duen herri bat" proiektuak utzi duen oihartzuna


Bi aste dira DBH 1.mailako ikasleek aurtengo 3.PROIektua amaitu zutela: Kantatzen duen herri bat. Lehenago ere eman izan dugu hemen proiektu honen berri, baina gogoratzekoa da PROIektu honetan, ondorengo galderari erantzun behar izan diotela ikasleek: Nola zabaduko dugu euskararen eta euskaldunon historia gure ingurukoen artean kantuen bitartez? 

Lanketa ezberdinak egin, grabazioetan trebatu eta abesti ezberdinen moldaketak egin eta gero taldeka, amaierako produktu moduan, kantu bilduma ilustratu bat sortu dute guztien artean. 


Iruzkinak