FIrst Lego League 2021

 


Atzo Almen gunean eta gaur Gaztelupen Arizmendi ikastolako FLLko barne txapelketa ospatu dute. DBH4ko gazteek hamaikagarrenez hartuko dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 talde, 52 ikasle guztira, eta Gaztelupetik 7, guztira 50 ikasle inguru. 

Gure guneko ikasleek Olatz Olaizola eta Itsaso Arenazaren irakasleen laguntza izan dute asteotan.

FIRST LEGO League programak gazteak, modu dibertigarrian, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.

Ohiko erroboten diseinu, muntaia eta misioak gainditzeko erronkari, proiektu zientifikoa ere gehituko zaio. Aurten, nola mugitzen garen, gure udalerriko kirolak eta bizitza sedentarioari aurre egiteko eta aktiboago jarraitzeko modu berriei buruzkoa da. Taldeek pandemiaren ondorioz sortutako arazoei erantzuteko ideia berritzaileak aurkeztu beharko dituzte. Jokoak, kirolak eta jarduera fisikoak presentzia galdu dute eta ezin dira ezagutzen genituen formatuetan garatu.

Hemen irudiak.

Iruzkinak