DBH1: "EhKO Herria" proiektua martxan

 


Aurreko astean, DBH 1.mailako ikasleek, aurtengo 4.PROIektuari hasiera eman zioten: EhKO HERRIA. 

PROIektu honetan zehar iraunkortasuna zer den landu eta deskubrituko dute D2030eko kideen eskutik; gure herrien iraunkortasun diagnostiko bat egingo dute, identifikatzen dituzten gabezien aurrean hobekuntza ekarriko luketen produktuak imajinatzen jarriko dira; eta azkenik, produktu baten prototipoa garatzeko prozesua eramango dute aurrera. 

Honela, galdera honi erantzutera iritsiko dira PROIa amaitzen dutenerako: Nola lagundu diezaiekegu unibertsitateko ikasleei / inguruko enoresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?

Guzti honen harira, ekintzaz betetako asteak izaten ari dira. Hona hemen, zeri heldu dioten ikus ezazuen, zerrenda on bat: 
  1. Batetik, Eskoriatzan kokatzen den HUHEZIra irteera egin zuten. Bertan, Dorleta eraikin berria bisitatzeko aukera izan zuten, honen eraikitze prozesuan eta egungo erabileran, iraunkortasunarekin loturiko zenbat esparru kontuan izan dituzten ezagutzeko. 
  2. Bestetik, ostegunean, D2030eko kideekin bertatik-bertarako saioak egin zituzten. Honi esker, D2030 hobeto ezagutu ahal izan zuten ikasleek eta etorkizunean, iraunkortasunaren ikuspegitik, gure herriak nolakoak irudikatzen ditugun hausnartzeko aukera izan zuten.
  3. Eskoriatza eta Aretxabaletako herritarren iritzia jasotzera joan ziren ikasleak. Ikastolan iraunkortasuna zer den lantzen ibili eta gero,  "herri iraunkorragoak" lortzera iristeko kontuan izan beharreko ideiak dekalogo batean jaso eta herritarrei beraien herriak iraunkortasunaren ikuspegitik nola ikusten dituzten galdetzera joan ziren. 
  4. Hondakinen gaia landu dute Udalako Natur Eskolako kideekin batera. 
Hemen, Huhezin, D2030 eta Udalakoekin eta kalean inkestak egiten ateratako argazkiak. 




Iruzkinak