Torrebaso proiektuko lantaldeak martxan Almeneko komunitate osoan


Ikasleen Iraunkortasun batzordeak martxan hasi ziren abenduan, LHkoa eta BHkoa. Batzordeetan eta, ondoren, geletan bi eremu aztertu eta landu dittugu; mugikortasuna eta kanpo espazioa. Proposamen asko jaso ditugu eta benetan txalotzekoa da ikasleen parte hartzea baita batzordekideen lana ere. Eskerrik asko!!! Bide onetik goaz!!!


Bestalde, asteazken arratsaldean Almeneko guraso eta langileez osatutako lantaldeak martxan hasi ziren. Torrebaso proiektuko hiru eremuak aztertzen hasi ginen: mugikortasuna, kanpo espazioa eta jangela. Bertan jasotako proposamen eta ideiak aberasgarriak izateaz gain, taldekideak ezagutzeko parada izan genuen. Mila esker gerturatu zareten guztioi!

Norbaitek interesa balu, ateak zabalik daudela jakinarazten dizuegu. Animatu!


"Etorkizuna, gaur egiten dugunaren araberakoa izango da!"

Hemen jasotako irudiak.


Iruzkinak