Urte berrian Almenera bueltan!

 


Hasi da 2021 eta oporretan etxeko epelean eta gero etorri gara klaseetara bueltan. Gunea isiltasunean murgilduta egon eta gero bizitasunez bete da bapatean. Aurten, horrekin batera hidroalkohol poteak eta maskarak oso presente daude. Baita ere leihoak maiz zabaldu beharrak dakarren hotza ere. 

Irakasle gelan oraindik ere harridura puntu bat somatzen da "abendura iritsi" ginelako, eta orain, martxoari begira jarri gara: "Ea iristen garen!" da maiz entzuten den komentarioa.

Hala izan  bedi! Elkar zainduz eta elkarrekin jardunez!

Iruzkinak