Proiektuen indarra Almenen: Ikasle aktiboak martxan!

Hasi dira aurten ere, batxilergoko disziplinarteko proiektuak. Hasi gara bizikletak, Afrikako mapak eta azalaren zaintzaren inguruko hizlariak gunean ikusten... webcamekin batera. Izan ere, aurten,  proiketuen garapena ikasle batzuk konfinatuta daudela egin beharko dugu. Erronka berria denontzako ere! Horrelakoetan batxiko eremuen bizitasuna ederra izaten da. Ikasle bakoitzak aukeratu duen espezialitatearekin zerikusia duten gaiak aktibatzen ditugu proiektu hauetan. Zientifikokoak Zanbulun laborategian egongo dira azala babesteko kremak sortzen, teknologikokoek bizikletak desmotatu, pintatu berriz ere montatu, osagaiak 3Dn diseinatu eta inprimatu jardungo dute; giza-gizartekoek, Afrikako errealitate anitza aztertuko dute makroekonomia, kontu finantzieroak, aspektu historikoak eta geopolitikoak uztartuta. Hemen irudiak.




Iruzkinak