Momentu batez, Gabonetara buelta

Berandu xamar bada ere, hemen gatoz Gabonekin lotura duen gai bati amaiera ematera. Izan ere, Eskoriatzako udalak lehiaketa interesgarria jarri zuen martxan Gabonen bueltan. Erabilitako elementuei berrerabilpena eman ahal izateko, gabonetako apaingarriak eraiki eta haiekin herria apaintzeko proposamena jaso genuen, lehiaketa moduan planteatuta. Gure gunean DBH4koek hartu zute parte ekimen horretan. Ezertxo ere erosi gabe, jada erabilitako materialen laguntzarekin, dotore apaindu zuten Eskoriatzako txoko hau; Euskaldun berriaren plaza.


Trukean 30€ko bonoa jaso zuten gure ikasleek; Eskoriatzako dendetan erabili beharrekoa zenez hamarretakoa erosteko erabiltzea pentsatu zuten.




Iruzkinak