Guraso ordezkarien bilera


 

Aste honetan egin da 2021eko lehenengo bilera guraso ordezkariekin. IDZn elkartu ziren etapa guztietakoak eta gunearekin eta ikasturtearen martxarekin zerikusia duten hainbat gai jorratu zituzten Almeneko zuzendaritzako kideak eta zenbait irakasleren presentzia eta laguntzarekin.

Beste gauza batzuen artean Almenen kokatzen den D2030 egitasmoaren aurkezpena egin zuten gurasoendako, gurasoen kolektiboak egitasmoan parte hartzeko aukerak aipatu ziren eta, nola ez, Covidaren inguruko egoera ere hizpide izan zen. Almenen hartutako neurriak baloratzen aritu ziren. 

Iruzkinak