Euskarabenturaren aurkezpena geletan

 

Orain dela bi ikasturte, batxilergoan ikasle dugun Kattalin Linazisoro Euskarabentura egitasmoko partaidea izan zen. Hilabete eman zuen udan, udaleku ibiltarien egituran Euskal Herriko 7 probintzietan txoko ezberdinak ezagutzen. Horrekin bateram euskararen munduko jende esanguratsuaren testigantzak ezagutu ahal izan zituzten eta baita ere leku askotako ezaugarri kultural eta historikoak.

Esperientzia kultural gisa aparta izan omen zen, baina are aztarna handiagoa utzi omen zion ezagutu zituen jendeekin izan zuen harreman aberatsak. 

Hori guztia kontuan hartuta, Kattalinek DBH4ko eta batxi 1eko ikasleak animatu zituen aurtengo ekitaldian parte hartzera.  Hemen informazioa lortu ahal izateko lotura.





Iruzkinak