Almeneko irakasle gelako jaio berriei ongietorria

 Aurtengo ikasturtean Almeneko 4 irakasle izan dira guraso. Lau ume eder dauzkagu, beraz, gure artean. Horrelakoak berri onak izanda eta gu ospatu zaleak, ongi etorri gisa oparia egitea pentsatu genuen Almeneko profesinalok. Hona hemen opariak lankideei eman genizkieneko irudiak. Zorionak, bihotzetik, Leire Mentxaka, Ziortza Agirreurreta, Xabier Aranzabal eta Ibone Arejolaleibar eta Xabier Arenaza (beste gune bateko lankidea , bera). Eta ongi etorriak gure mundu honetara Paule, Xuban, Urko eta Pello! 


Iruzkinak