TAFYD-eko ikasleak Almen-en begirale lanetan


Arizmendi Ikastolan HHtik Lanbide Heziketararteko ikasketak egiteko aukerak daukagula gauza jakina da. Ez da hala izaten leku askotan! 

Ezaugarri horrek aukera paregabeak ematen dizkigu etapen arteko elkarrekintzari lekua egiteko. Norabide eta norantza guztietan, gainera. Eta badakizu zer? Beti izaten direla momentu aberasgarriak; partaide guztientzako, gainera. Oraingoan, Tafyd-eko heziketa zikloko ikasleak ikusi ahal izan ditugu Almenen begirale lanak egiten DBH1ekoekin. Ikasleak txokoetan antolatu eta jarduera ezberdinak martxan jarri zituzten. Kirola eta asialdiaren anolaketa eta kudeaketan ikasitakoak praktikatzeko modu bikaina Tafyd-ekonetzako eta  goiz animatu eta dibertigarria pasatzeko aukera DBH1ekoentzako. 

Bide batez, ikasle-ohiak berriz ere gunean ikusteko aukera izan dugu. 

Iruzkinak