Landareak bizi-bizi Jokin eta Josuri esker



 Almenen kanpo-eremu apartak dauzkagu; natura giroa atetik atera bezain pronto somatzen da. Aurten, barruan ere, landareen presentzia areagotu dela ikusi ahal izan dugu. Izan ere, Josu Antxia eta Jokin Larrañaga ikasleak, Garbiñe Mujika irakaslearen laguntzarekin lan bikaina egiten ari dira haztegitik  abiatu eta landareen hazkuntza eta zaintza lanak egiten. Makina bat irakaslek jaso dituzte landareak opari aurten. Eta idazkaritzako sarreran ere apal oso bat dotore eta txukun antolatu dute; landareak ezezik, lorontziak ere zainduz. 

Eskertzekoa, aurtengo Covidaren inguruko giro arraro honetan, bizi-bizirik dauden landareak inguruan izatea. Bikain, Josu eta Jokin!!

Hemen irudiak.

Iruzkinak