Gorputz perkusioa DBH2n



Gogoan duzue nola aurreko baten irudi hau ekarri genuen Almen Gunea blogera? Jakin dugu, azkenean, zein zen egoera haren nondik norakoa: Dantza eta grabazio giroan ari zirenak DBH2ko ikasleak ziren. 

Izan ere, aurten, musikako gaian gorputz-perkusioaren inguruko lanketa egin dute Izaskun Zubizarreta irakaslearekin batera. Musika, dantza eta norberaren gorputzarekin markatutako erritmoa uztartzen ditu gorputz-perkusioak. Santi Serratosa musikariaren proposamenei jarraituz egin dute lanketa ikasleek eta, bukatzeko, bideo deigarri honetan jaso ahal izan dituzte ikasitako koreografiak. Lan bikain eta orijinala DBH2koena!

Hemen bideoa ikusgai.


Iruzkinak