Euskararen Eguna 2020 Almenen: Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin!

 




Aurten ere ospatu dugu Almenen Euskararen Eguna. Egoera kontuan hartuta jardun behar izan dugu; maskarak soinean eta hidroalkohola eskuetan. 

Eta, hala ere, giro alaia eta goxoan jardutea lortu dugu.

Egitarau anitza antolatu ahal izan dugu: LHn txoko ezberdinetan aritu dira: Kantu eta dantza, eskulanetan eta jolasetan ibili dira. Hosto bana apaindu eta zuhaitza eratu dute Almeneko idazkaritzako sarreran. Goiza bukatzeko patioan manifestua irakurri dute LH6koek eta berriz ere kantuan amaitu dute goiza.

 BHn, berriz manifestuarekin hasi egin dira; ondoren etorri dira BH osoa martxan jarri duen kahoot- lehiaketa eta gai askotariko tailer egitura: mahai jolasak, hitano tailerra, mural tailerrak, hitzaldiak, bingo musikatua, emotikonoekin jolasean, hitzpasa jolasa... Haizea eta Oihana Aranarekin elkarrizketa saioa ere entzun ahal izan dugu. Biak ikasle ohiak izanda, Oihanak "Portuak" eleberria idatzi berri, eta Haizeak bertsolari gisa, haien esperientziak kontatzen eta mundu ikuskera irudikatzen aritu zaizkigu.

Gune osoa, Lh1etaik Batxi2ra, Euskararen eguna ospatzen!

Tartean, gainera, DBH3ko ikaslea den Ander Riberaren diseinua daukan logoa estreinatu ahal izan dugu Almeneko kideek paparretan. Adin honetako ikasleek euskal identitatearen inguruko lanketa egin dute hainbat gaietan azken egunetan. Landutakoak plastikako gaian iruditan gauzatu dituzte eta hortik sortu da logo berria.

Anderrek irudi bakarrean uztartu nahi izan ditu ezagunak diren 4 logo ezberdin. Emaitza dotorea geratu zaio. Ea aurkitzen dituzuen osagaiok!!  

Gaur, gainera, irekiera ekitadian ikusi ahal izan dugu Euskaraldia dela eta Basabeazpi, Jose Arana eta Almeneko ikasle guztien artean grabatu dugun bideoa; elkarlan goxoan grabatu ere.

Hemen dituzue, bestela, gure gunean egunak eman dituen irudiak:

BHko irudiak

LHko irudiak bideoan.


Iruzkinak