Batxilergokoen eremuak markatzen






Batxilergoko ikasleen kanpo eremuek, bat egiten dute urte askotan kotxeak aparkatzeko erabili izan dugun eremuarekin. Zein ondorio dakar horrek? Bada, oraindik ere kotxe asko goraino igotzen dela ikustea, bertan ikasleak eta irakasleak egoteko lekua dagoela kontuan hartu gabe.
Hori bera marrazkiak eginez markatzen aritu da batxilergoko ikasle talde bat azken egunotan. 
Ikus irudiak.

Guztiz debekatuta dago goraino kotxez igotzea? Ez, noski!
Mugitzeko arazoak dituzten ikasle, guraso zein ikastolako profesionalek edo materialak kargatu edo deskargatzera datozen kamioiek beti igo ahal ziango dute goraino. Are gehiago, gurpildun aulkidunek aparkatu ahal izateko lekua ere bertan markatuta geratuko da. 
Bestelako kasuetan, bada aukera ezberdinak daude. Ahal bada oinez, bizikletaz edo patinetez etortzea izango da gure lehenengo proposamena. Eta kotxez etortzea ezinbestekoa den kasuetan, bada, beherago dagoen aparkatzeko eremuak erabiltzea bai kotxea aparkatzeko eta baita buelta emateko ere.
Ea, denon artean elkarbizitza errazten diogun elkarri eremu bakoitza den horretan errespetatuz!
Ah! Eta bukatzeko MIL-MILESKER pintaketa lanetan aritu diren ikasleei!

Iruzkinak