Innovamat-ekoen bisita aste honetan


 Aurten, ikastolan garatu eta definitu dugun matematikaren ikuskerarekin bat egiten duen materiala probatzen ari gara. Material horren egileak etorri dira aste honetan Bartzelonatik, gurera bisitan, gure proiektu pedagogikoa ezagutzera. 

3 egun egin dituzte ikastolako guneak ezagutzen eta esparru ezberdineako kideekin elkartu dira matematikaz, ebaluazioaz, irakasleon rolaz eta umeekin gelan egiten dugun lanaren inguruan gure ikuskera eta haiena parez pare jarri eta kontraste lanak egitera. Horrelako bisitetan bi aldeek ikusi eta ikasten dugu asko eta oraingoan ere hala izan da. Elkar aberastuta bueltatu gara denok gure zereginetara. Hurrengo hilabeteetan kontaktu gehiago ere egongo dira eta aukerak izango ditugu elkarlanean jarduteko.  Hemen irudiak.

Iruzkinak