Azaroak 25a: Indarkeria matxistaren kontrako eguna


 Egun honek urtero izaten du bere isla Almenen eta aurten ere hala izan da. Beste urte batzutan atera izan gara kalera ekintza publiko eta deigarriak egitera, baina aurten, egoerak aginduta, eta gainera, batzutan barrura egindako ekintza xume eta sakonagoek ere arrastoa uzten dutenelako, gunean geratu gara. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek antolatuta,  geletara gaiaren inguruko hausnarketa eta eztabaida ekarri dute.  

ETBko Barre librean programako Getari Etxegarairen bakarrizketa batetik abiatuta, indarkeria matxistak aurkzeten dituen aurpegi ezberdinen inguruan jardun dute. 

Aurpegi batzuk deigarriak eta argiak izaten dira (bortxaketak, hilketak, palizak) eta askotan horietan jartzen da foku mediatikoa, baina beste aurpegi txikiago eta diskretuagoek ere hor jarraitzen dutela, gure inguruan, egunero; hortan jarri nahi izan dute azpimarra aurten ikasleek. 

Azaroak 25eko gaiak, gainera, bat egin du  Kulturartekotasuna proiektuaren azken emaitzen plazaratzearekin. Izan ere, proiektu horretan, Kulturaren izenean ematen diren Giza Eskubideen urraketak aztertu dituzte, eta hor ere, nola ez, protagonismo berezia dute emakumueen eskubiden kontra egiten diren basakeriek. Ablazio genitalaren hariari tiraka Azaroak 25erako Lehen Hezkuntzako geletara joan dira batxi 1eko ikasleak, han ere gaia aurkeztera. Hemen egunaren irudiak.

Iruzkinak