Zaporeak; Moriako kanpamenduari begira


 

Almeneko lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleek bat egin nahi izan dute Zaporeak erakundeak bailaran antolatu duen janari bilketarekin. "Baietz 500!" izena jarri diote kanpainari. Eta, bai horixe! 500 janari-pakete bildu dira eta baita gehiago ere!

Moriako kanpamenduetan egoera gogorra da aspaldidanik baina azken boladan are zailagoa izaten ari da bizi irautea ere, Covid19a eta suteak direla eta. Zaporeak erakundeak bertan daudenei otorduak prestatatzea du helburu eta horretarako ari dira biltzen elikagaiak. Hemen irudiak.

Iruzkinak