Lurdes Quintanillaren erretiroa



Ostiral honetan, urriak 30, erretiroa hartu du hainbeste urtetan gure lankidea izan den Lurdes Quintanillak. Makina bat urte, makina bat lan egiten. 

Covidaren kontuek ospakizunak egitea ez dute errazten baina, hala ere, batxilergoko ikasleek eta Almeneko bere lankideek goxo agurtu nahi izan dugu. Bere iraganeko irudiak bideo baten bilduta ikusi ditugu, ikasleek jotako trikiti eta pandero soinuarekin patiora jaitsi eta han aurresku dotorea dantzatu diote klarinentearen soinuaz ikasle eta lankideek. Bertsoa kantatuz bukatu dugu, hau ere ikasleek Lurdesi propio egindakoa.

Ekintza xumea, baina denon partetik maitasun eta errespetu haundiz egindakoa. 

Milesker ekintzan modu baten edo bestean parte hartu duzuenei eta, ondo bizi, Lurdes Quintanillari.


Iruzkinak