DBH1ekoak "Batzen" proiektuan lanean topera

 


Aurten DBH1en Batzen proiektuarekin hasi dira lanean. Izan ere, DBH1eko ikasleen ordutegian orainarte ohikoa izan den gaiaz gaiko antolaketa aldatu egin dugu tamaina handi baten, eta, hainbat ordu tarte agertzen dira propio ikasleek disziplinarteko proiektuak garatzeko aukera izan dezaten. 

Batzen-en, konkretuki, kirola, osasuna, arrakasta pertsonalaren kontzeptua eta ohitura osasungarrien inguruan lanean ari dira gelako kide guztiak. Tartean, esate baterako, giza gorputzaren anatomiaren inguruko ezagutzak bildu behar izan dituzte. Aspektu konkretu hori, tradizioz, Natur Zientziak izeneko atalean landuko litzateke, baina orain, proiektuan sortzen den testuinguruan kokatu eta gero, askoz esanguratsoagoa bilakatzen da. Horri gehitzen badiogu talde kooperatiboan jardun beharra eta lanak, ardurak eta erantzunkizuna partekatuta jardun beharra, bada, ikasketa benetan aberatsak egiten ditugula ikusiko dugu. Hori bai, ezinbestekoa da bide honetan guztiek buru-belarri jardutea: Bai irakasleek, prestaketa eta koordinazio lanetan, eta baita ikasleek ere jardueren produktuak txukun eta tajuz eginda geratu daitezen. Hemen asteotan jasotako irudiak.

Iruzkinak