Batxi 1 proiektutan: Kulturartekotasuna


Lortu dugu aurten ere Kulturartekotasun proiektua martxan jartzea, webcam eta guzti bada ere! Ikasleek galdera honi erantzuteko besteko informazio eta ezagutza bildu beharko dute; eta ekimena ere bai, benetan ikasitakoa martxan jartzeko:

Zer egin genezake kulturaren izenean urratzen diren giza eskubideak gure komunitatean bistarazteko?

Lehenengo egunean "Sexua, generoa eta kulturartekotasuna" izeneko hitzaldiarekin hasi dira. "Samurra" erakundeko bi kideren azalpenak entzun dituzte eta, tartean,  mutilazio genitalaren inguruko informazio eta hausnarketak egin dituzte. 

Hemen jaso ditugun irudiak.  

Iruzkinak