Almeneko BH osoa mendian

Gaur Almeneko DBH eta batxiko ikasle guztiek mendi irteerak egin dituzte. Inguruko tontor eta bazterretan egin dute goiza. Muru, Orkatzategi, Gatz bidea, Atxorrotx, San Adrian eta Larragain izan dira gaurko helburuak. Hori bai, lanbroak izkutatuta maite behar izan dituzte bazterrok. Umore ona eta zira jantzita bikain jardun dute, hala ere. Lo ere gozo egingo dute gaur, gorputzari astindu ederra eman eta gero. Batxilergoan geletako ordezkariek erabaki dute astean zehar nora joan, eta ibilibideak zehazten ere haiek ibili dira. Hemen egunean zehar jasotako irudiak.

Iruzkinak