20-21ean Almenen Bazara aktibatzen

 

Asteak aurrera joan ahala Almeneko bizitza eratzen duten aspektu ezberdinak martxan jartzen ari gara. Bazara proiektuan ere baditu bere ordezkariak irakasle taldean: aurten Jokin Mendizabal eta Andoni Lapuerta izango dira Bazara batzordea dinamizatuko dutenak.

Irakasle taldeak bilera egin genuen haien asmoak eta helburuak ezagutzeko. Euskaraldiarekin lotutako gaiei helduko diegu lehenengo gure gunean. Ikasle ordezkariak ere martxan jarriko dira Jokin eta Andonirekin batera. Denon kolaborazioarekin atera beharko baititugu aurrera ekintzok! Hemen irudiak.

Iruzkinak