20-21 Ikasturte hasiera berezia



Jarri dugu martxan denon artean 2020-21 ikasturtea Almenen. Udan obrak eta eraikuntza lanak izan dira nagusi. Suteen kontrako segurtasun neurriak egokitzen aritu dira eta pisu guztietan komunak eraikitzen, kasu honetan Covid19 aren aurrean segurtasun handiagoarekin erantzun ahal izateko. 
Hogeilekukoek ere egin zituzten uztaileko zenbait egun Almeneko baso-inguruetan hainbat ekintza martxan jartzen.
Irailarekin  batera, berriz, bai irakasle eta bestelako profesionalek eta bai ikasleek Almeneko komunitatea eraiki dugu beste ikasturte batez. Aurtengoa benetan berezia izango dela jakinda aritu gara denok prestakuntza lanetan; ohikoak ez diren bizi-ohitura eta funtzionatzeko moduak definitzen eta geure egiten eman ditugu lehenengo egunak eta hala egiten jarraituko dugu hurrengo asteetan ere.
Poliki-poliki goaz martxa hartzen. 
Pazientzia eta lasaitasuna beharko ditugu denok ere; denok gure onena ematen ari garenaren konfidantza gure alde daude. Eta aurrera egiteko indarra ere ez da falta.
Hemen dituzue udatik hona Almenen jaso ahal izan ditugun zenbait irudi.
 

Iruzkinak