Oihana Arana-ren "Portuak" eleberria kalean da



Pozik jaso dugu aste honetan Almenen Oihana Arana ikasle-ohiaren "Portuak" liburuaren argitalpenaren berria. 
"Portuak" lanaren ardatza nerabezaroa omen da; garai horretako gorabehera eta harremanen garapena, zehatzago esanda.
2019an "Urruzunotarrak gehituz" lehiaketa irabazi zuen gure Oihanak eta hortik etorri zaio eleberria publikatzeko aukera Gaumin argitaletxearen babesarekin.
Orainarte bertsolaritzan bere ahotik ateratzen diren hitzak entzunez gozatu izan dugu. Orain, berriz, bere eskutik ateratakoak josita sortu duen eleberria erosi eta irakurtzeko irrikaz gaude.
Udarako plan bikaina!

Iruzkinak