Hogeilekuren lekuetako bat...Almen



Ekaina eta uztailean lana eta umeen zaintza bateratzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako HOGEILEKU martxan jarri zen. Beste toki batzuen artean Almenen ere ikusi ditugu umeak hara eta hona jolas eta ekintzetan murgilduta. Guztira 90 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Segurtasuna bermatzeko, hainbat taldetan banatu dira, batzuk goizez eta besteak goiz eta arratsaldez. Gorka Gabilondo, Urtzi Amiano eta Mikel Mendizabal ari dira arduradun lanetan, eta horiekin batera, hamabost bat hezitzaile ari dira jarduerak dinamizatzen. Hemen irudiak:
Argazkiak.

Iruzkinak