Agurrerako eguna




Bi agur-ekitaldi egin behar izan ditugu gaur Almenen. Alde batetik batxi2koak dauzkagu. Sekula baino beranduago eta ohiko moduak alde batera utzita agurtu behar izan dugu. Datorren astelehenean USE probak dauzkatela eta, gunera hurbildu dira gaur batxi 2ko ikasleak eta ekitaldi xume baten, irakasleek prestatutako bideo emanaldiarekin agurtu ahal izan ditugu ikasleak. Argazki bana ere jaso dute, urte hauetako oroigarri gisa. 
Hemen daukazue propio egun honetarako sortutako bideoa. Bi urtetan bildutako irudiez gain irakasleen ekarpen "bereziak" ere ikusi ahal izango dituzue bertan.

Beste alde batetik DBH eta batxiko Eñaut Arretxe irakasleari ere agur esan behar izan diogu, ikastolatik kanpora bide berriak irekitzea erabaki baitu bere bizitzan. Honi ere bertsoak abesten aritu gara, penaz baina  giro alaian. Hemen Eñaut agurtzeko ekitaldian jasotako irudiak.

 2018-2020 urteetako promozioko ikasleak zein Eñaut... ikasleen bideoan diogun bezala, zorte ona izan dezazuela, gozatu bizitza eta etorri Almeneko etxera bisitan!!

Iruzkinak