2020ko USE probak


Datorren astean 3 egunetan egingo dituzte Almeneko 47 ikaslek USE probak. Lekua betikoa izango bada ere (Eibarren; Gipuzakoako Ingeniaritza Eskola) azterketak egiteko kondizio eta moduak asko aldatuko dira. Hasteko, sekula baino beranduago egingo dira USE azterketak, ohituraz lehehengo egunetan izaten baitira. Azterketen eredu eta edukiak malgutu eta moldatu egin dituzte USE proben arduradunek, hainbat ikastetxetan programazioa garatzeko arazoak izan dituztelako. Probak egiteko momentuan ere, geletara sartu-irten ordenatuak, partaideen arteko distantzia, maskarak eta hidroalkoholezko gelak gehituko zaizkie ohiko kezka eta urduritasunari. 
Hori guztia 2020ko protagonista izan den Covid19ak ekarri du, noski.
Egun guztietarako ikastolatik autobusak antolatu dira Eibarrera joateko eta irakasleen presentzia Eibarren bertan ere bermatu dugu, urtero bezala, ikasleek gure babesa emateko helburuarekin.
Ea nola doakien! Animo, gutxi falta da eta!




Iruzkinak