Ikasturte bukaerako ebaluazio saioak


Garaiari dagokion bezala, ari gara poliki-poliki etapa guztietan ebaluazio saioak egiten. Bizi dugun salbuespen egoerari dagokion bezala bi bide berezi aukeratu behar izan ditugu: Presentzialak egitean maskarak jantzi eta distantziak zainduta edo batzuk bideo deietan elkartuz jardutea.
Ebaluazio saioen segidan guraso bilerak izaten dira. Hor ere telefonoa, bideo-deia egitea edo gunera etortzean aukeratu ahal izan dute gurasoek.  

Iruzkinak