Euskadiko biraren irabazleetako batzuk Almenen

DBHko irakasleek benetan egin dute imajinazio ariketa bikaina azken aste honetan: Euskadiko Bira proiektu-lehiaketa birtuala jarri dute martxan. Alde batetik DBHko 1 zikloko ikasleak aritu dira probak on-line egiten eta DBHko 2. ziklokoak bestetik. Azken egunean jakin dugu 2. zikloko talde irabazlea  Almenekoa izan dela:  Nagore Iraola bidelagun gisa duen DBH3A, hain zuzen ere. Eta azken etapako talde irabazleak  DBH3D eta  DBH2A izan dira. Zorionak irabazleei eta parte hartzaile guztiei.

Iruzkinak