Azken egunetako kontuak Almenen

Iritsi da ikasturte arraro honetako azken eguna! Astean zehar ere nabaritu da egun hau hurbiltzen ari zela.   Ikasleak gelaka eta taldeetan hurbildu dira martxoko egun urrun hartan gelatan utzitako materialak jasotzera. Zenbit ikaslek, beste bide batzueri ekin behar diotela eta, guneari agur ere esan diote. 
Ikasle taldeekin agurtzeko bideo deiak ere makina bat egin dira etapa eta maila guzitetan.  Horren guztiaren irudi batzuk jaso ditugu eta hemen dituzue eskura.
Bestalde, azken eguna bera, gunean irakasleak eta batxiko ikasle batzuk geundela osaptu behar izan dugu.
Ezetz asmatu zer egin dugun? 
Bada, Torrebaso igoera! Baita grabatu ere! Eta askoz gauza gehiago! Izan ere, aurten Miren Eraña irakasleak erretiroa hartu baitu. Horrelakoetan nahi izaten dugu azken egun berezia eskaintzea ikastolaren alde hainbeste lan egin duten lankideei. Aurten ere, dantza, bertso eta batukadarekin esan diogu agur gure Mireni.
Bukatzeko patioan agur-mezu erraldoia eraiki dugu denon artean. Zertaz ari garen ikusi ahal izateko, hemen daukazue  bideoan jasotakoa.

Iruzkinak