Ikasleak Almenen bueltan!!



COVID19aren inguruko ekaitza baretzen hasi ahala batxiko ikasleak Almenera bueltatu ahal izan dira aste honetan. Batxi2ko ikasleak izan dira etortzen lehenak eta hurrengo astean batxi 1ekoak ere bertan ikusi ahal izango ditugu.
Batxi2koek USE probak prestatzeko edo ikasturtea gainditzeko lanak dauzkate aurrean eta atzo modalidade guztietako ikasleak ikusi ahal izan genituen. Konfinamenduko esperientzien gainean hitzegiten aritu ziren goizeko zenbait momentutan.
Babes neurriak hartu behar izan ditugu, noski:  Geletan eta batxiko eremuetan distantziak neurtuta kokatu ditugu mahaiak; komunak, mahaigainak eta aulkiak erabili aurretik garbitu ahal izateko xaboi eta zapiak banatuta daude eremuetako zenbait puntutan, eta eskuak garbitzeko poteak ere eskura dauzkagu hainbat lekutan.
Maskarak janztea derrigorrezkoa izanda, bai ikasle eta bai irakasleak hala elkartu gara eta elkartuko gara hurrengo egunetan ere.
Hemen dauzkazue atzoko egunak eman zituen irudiak.

Iruzkinak