Euspot 2020an Almeneko ikasleak saria




Aste honetan banatu dira EUSPOT lehiaketako sariak. Beste urteetan ez bezela, streaming bidez egin behar izan dute aurten sari banaketa. Edizio berezia izan da zalantzarik gabe, grabazioak konfinamendu garaian egin behar baizituzten parte hartzaileek eta, ondorioz, norberaren etxean jasotako irudiekin sortu behar izan baitute aurkeztutako lana. Aurtengo gaia "Zer dago janzten ditugun arropen atzean?" galderak iradokitzen duenaren ingurukoa izan da.

51 lagunek aurkeztu dituzte spotak eta hortik Almeneko batxi 1eko ikaslea den Lur Bengoak jaso ahal izan du BHKlip 14-18 kategoriako saria, Gaztelupeko ikaslea den Oihan Loitirekin erdibana eginda, berdinketara iritsi baitziren beraien lanen balorazioak egitean. Zorionak, biei ere, lortutako sariagaik!
Hemen dituzue:
Informazio gehiago lortzeko lotura. 
Lur Bengoaren lana ikusteko aukera.



Iruzkinak