Oporretan etxean-Covid (II): Ariketa-fisiko saio gidatuak

Almeneko irakasleak ditugun Ibai Bolinaga eta Kepa Isasmendik proposamen bikaina sortu eta aurrera eraman dute aste honetan.
Ariketa fisikoa egiteko tartea antolatu dute eta bideo-deiarekin bat egin duten ikasle eta irakasleek ordubetez jardun ahal izan dute Kepa eta Ibairen esanetara gorputzari astindua ematen.
Aste honetan birritan egin dute deialdia batxiko ikasleen artean.
Herriko dendetan hain azkar agortu ziren komuneko paper-kiribilak ere erabili behar izan dituzte partehartzaileek flexio, salto eta luzamenduetan. Hemen jasotako irudi eta bideoak.

Iruzkinak