Oporretan etxean-Covid (I): Egunean Behin

Oporretan gaude; etxean gaude konfinatuta; gauza bereziak egiteko aukera ematen digu egoerak.
3 esaldi horien itzalean, Almeneko partaideok egunotan egin ahal izan ditugunak jasotzea pentsatu dugu artikulu honekin batera abiatu den sortan:


Eñaut Arretxe irakasleak ekarri digu aste honetan berri pozgarria. Izan ere,  Egunean Behin jokoaren 3. finala irabazi du Eñautek. Hemen irakurri dezakezue Goierriko Hitzan egin dioten elkarrizketa.
Final horretan, gainera, gure guneko irakasle diren Eider Zumalde, Gadea Errasti eta Ibai Bolinagak ere hartu dute parte.
Maila handiko jokalariak dauzkagula Almenen, alegia!
Zorionak parte hartzaile guztiei eta irabazleari, bereziki!

Iruzkinak